Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Harremanak Osasun Zentroan Guraso Eskola eta haurrentzako psikomotrizitateko ikastaroa antolatu dituzte. Guraso Eskolaren baitan hilean bi orduko saioak izango dira, ostegunetan, 10:00etatik 12:00etara, azarotik ekainera artean, Azpeitiko Harremanak zentroan bertan (Ildefonso Gurrutxaga kaleko 3 zenbakian). Izen-emateko 145 euro ordaindu behar dira eta langabetuek 130 euro. Guraso Eskolarako izena azaroaren 4rako eman behar da harremanak@harremanak.net helbidera mezua bidalita edota 628-859282 telefono zenbakira deituta.
Horrez gain, Haur Hezkuntzako haurrentzako psikomotrizitateko saioak ere antolatu dituzte. Kasu honetan, astean ordubeteko saioak izango dira eta talde txikietan ariko dira: 2012an jaiotakoak ostiral goizetan eta 2 urtekoak, 3koak, 4koak eta 5ekoak asteazken, ostegun eta ostiral arratsaldetan. Izena emateko psikomotrizitatea@harremanak.net helbidera idatzi behar da edota 635-753985 telefono zenbakira deitu daiteke.