Bizikleta Berdeak taldeak antolatuta, energia berriztagarriei buruzko hitzaldia izango da asteartean Zarautzen. Hain zuzen, irabazi asmorik gabeko Goiner energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibako kide Alex Lopezek emango du. Udan sortu zuten Bizikleta Berdeak elkartea, mugikortasun iraunkorra bultzatze aldera. "Gizarte garatuek erronka dute bai mugikortasunari eta bai iraunkortasunari begira: karbono eta energia kontsumo baxu(ago)dun eredu ekonomiko baterantz aldatzea, gizarte ekitatea eta ondasunen banaketa justua kontutan hartuta". Gizarte eta ingurumenaren arazoei aurre egiteko eta bizilagunei alternatibak eskaintzeko asmoarekin hitzaldi ziklo bat antolatu du talde horrek, eta Zarautzen eskainiko du asteartean saio bat, 19:30ean Etxezabalan.
Goienerreko bazkideek "energia berriztagarriez hornituriko eta eraginkortasunean eta herritarren partaidetzan" oinarritzen den sistema energetiko berri baten aldeko herritar mugimendu bat sustatu nahi du, eta horren inguruko xehetasunak emango ditu hitzaldian. Horren inguruko informazio zabalagao eskuratu nahi dutenek Goienerren webgunea bisita dezakete.