Urriaren 27an egingo dute Mobi Bike jaia, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 18a

http://youtu.be/m7vQq0LYnW0 http://www.youtube.com/watch?v=7wLwjroATu8 Urriaren 27an ospatuko dute Mobi Bike Eguna, Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen aldeko jai erraldoia. Ohi bezala, elkartearentzat laguntzak lortzea, eta, oro har, «ondo pasatzea» izango dute bertaratzen direnek helburu, eta horretarako egitarau betea antolatu du Aspanogik. Hona hemen ekitaldi zerrenda: - 09:00. BTT trabesia. - 10:00. Triatloi txikia. -11:00. Pertsonaia ospetsuekin bizikleta buelta. - 11:30- 15:00. Umeentzako zirkuituak. -17:00. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldi berezia. http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=mqWPkQCaJEY

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide