Zarauzko Modeloren Lagunak taldeak bihar ekingo dio film komertzialen emanaldiei

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 18a

Modelo lagunak zinema aretoan film komertzialak ere eskaintzearen alde lan egiten duen taldeak hasi du ikasturte berria. Urriak 19an hasiko idra eta  aldizka tartekatutako astetan eskainiko ditu emanaldiak aurrerantzean.  Bihartik asteartera bitartean, esatreko, Giuseppe Tornatore itailarraren La mejor oferta izango da ikusgai. Larunbatean eta igandean bi saio izango dira: 19:00etan eta 22:00etan. Astelehen eta asteartean, berriz, bakarra: 21:00etan. Igandeetan, gainera, eskaintza berezia izango da: sarrera erosi eta lau euro gehiago ordainduz gero, otarteko zein edaria eskuratu ahalko dira Joe, Alai, Itsaski, Euskalduna, Salegi, Katixa, Txiki Polit eta Itxas Lur tabernetan. Azaroaren 1etik 5era Amaren eskuak eskainiko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide