Zarauzko Udaleko Prebentzio Zerbitzuak eta Parekidetasun Sailak estresari aurre egiteko tailerra antolatu dute elkarlanean. Azaroaren 5ean hasi eta abenduaren 17ra bitartean izango dira eskolak, guztira 7 saio. Asteartetan elkartuko dira Nagore Vazquezekin, euskaraz egin nahi dutenak 15:30etik 17:30era eta gaztelaniaz 18:00-20:00 bitartean. Zuberoa kaleko 22. zenbakian dagoen lokalean bilduko dira parte-hartzaileak. Interesa dutenek Zarauzko Udaleko Prebentzio zerbitzuan zein Parekidetasun sailean eman ahalko dute izena, Zigordia kaleko 33. zenbakian. Telefonoz ere eman ahalko da izena, 943-005117 edo 943-005127 zenbakietara deituta.
prebentzioa@zarautz.org edo b
erdintasuna@zarautz.org helbideetara mezua bidaliz ere egin ahalko da hori. 15 euro kostako du eta plazak mugatuak direnez lehenbailehen izena emateko gomendatu dute antolatzaileek.
Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek
Berdintasun sailaren bloga bisita dezakete.