Zarauzko Arraun Elkarteak antolatutako abuztuko estropadetako zozketan saridunek Turkish Airlineseko hegazkin txartela jaso dute. Sari Nagusia Edgar Tamellinik jaso zuen eta bigarrena Ane Jimenez ZAEko bazkideak. Tamellinik itsasoa zeharkatu eta Ameriketako Estatu Batuetara joateko asmoa omen du, eta Jimenezek, berriz, bi txartel ditu Istanbulera joan etorria egiteko.
Ane Jimenez Turkish Airlineseko ordezkariekin Edgar Tamellin Turkish Airlineseko ordezkariarekin