Organo kontzertuak eskainiko dituzte asteburuan Loiolako Basilikan

Onintza Lete Arrieta 2013ko urriaren 17a

Loiolako Basilikako emanaldiekin amaituko da aurtengo ekimena (Ane Olaizola/Hitza) Organo Erromantikoko Zikloaren barruan emango dituzte kontzertuak. Larunbatean 11:30ean izango da musika emanaldia.  Bergarako eta Azpeitiko musika eskoletako lau organo ikaslek eskainiko dute kontzertua. Elena Laka bergararra, Leo Joaristi azkoitiarra eta Mikel Arenas eta Inazio Arakistain azpeitiarrak izango dira protagonistak. Igandean, berriz, iluntzean izango da kontzertua, 20:00etatik aurrera. Organoa, tronpeta eta sopranoa entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hurrenez hurren, J.L. Frantzesena, Ion Aramendi eta Mariatxen Urkia izango dira protagonistak. Hirukoteak lehenago ere eman zuen kontzertu bat,  Bidanian hain zuzen. Kontzertu honekin amaituko da, gainera, aurtengo Organo Erromantikoaren Zikloa. Igandeko kontzertua baino lehen, Frantzesena azpeitiarrak beste emanaldi bat eskainiko du. Ostiralean Torrelavegan (Kantabria, Espainia) izango da, Mariatxen Urkia sopranoa lagun duela. Asuncion elizan eskainiko dute emanaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide