Orion gero eta herritar gehiagok egiten du errenta aitorpena euskaraz

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 17a

Euskararen egoera asko hobetu da Orion azken bi hamarkadetan, baina oraindik ere normalizaziorako bidean «urratsak eman beharra» dagoela uste du Orioko Udaleko Euskara Aholku Batzordeak. Ildo horretan, oriotarren kontzientzia linguistikoan eragitea du helburu duen Euskaraz bizi-bizi ekimena abiatu dute, herritarrek euskaraz bizitzea aukera dezaten, eta euskararen erabilerak esparru berriak irabaz ditzan. Herritarrak izapideak euskaraz egitea da hizkuntzaren normalizazioa lortzeko eman beharreko urratsetako bat. Ildo horretan Orioko Udaletik jakinarazi dute urtetik urtera igotzen ari dela errenta aitorpena euskaraz egiten duten oriotarren kopurua. "Oraindik askoz gehiago dira gaztelaniaz egiten dutenak; baina euskarazkoen portzentajea handitzen ari da etengabe" azaldu dute Orioko Udaleko Euskara Batzordetik. Azken urteetako joera 2009 Euskaraz egindako errenta aitorpenak: 308 (%11). 2010 Euskaraz egindako errenta aitorpenak: 399 (%13,98). 2011 Euskaraz egindako errenta aitorpenak: 429 (%14,68). 2012 Euskaraz egindako errenta aitorpenak: 474 (%16,40).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide