Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aiako Udalak bost hilabeterako peoi bat kontratatu nahi du azaroaren 4tik apirilaren 4ra eta herritarrei lan eskaintzan izena emateko deia egin die. Lanpostua 18 urtetik gorako aiarrei zuzendua dagoela jakinarazi dute, «2013ko urtarrilaren 1a baino lehen Aian erroldatuta dauden herritarrei zuzendua dago. Lanpostuan izena ematerako orduan ezinbesteko baldintza da langabetua izatea eta B1 mailako gida-baimena edukitzea» azaldu dute Udaletik.
Horretaz gain, beste hainbat faktore ere kontutan hartuko dituzte lanpostua esleitzerako orduan. Besteak beste, azken lana aurreko bi urtetan amaitu izana; langabezia laguntzarik edo prestaziorik ez jasotzea; Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren edo Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntzaren jasotzaile izatea edota eskainitako lanpostuari egokitzen zaizkion ezagupenak etalan trebetasunak izatea besteak.
Lan eskaintzan izena eman nahi dutenek horretarako aukera izango dute urriaren 24ra arte Aiako Udaleko bulegoetan. Informazio gehiago eskaratu daiteke 943-131144 telefono zenbakira hots eginda.