Espainiako dardo-jaurtitzaileen txapelketarako sailkatze fasea jokatuko da Santion

Karkara.eus 2013ko urriaren 16a

Urriaren 20an izango da kanporaketa, arratsaldeko 17:00etan hasita. Datorren igandean, urriaren 20an, arratsaldeko 17:00etan hasita, Espainiko dardo-jaurtitzaileen txapelketako finalera sailkatzeko kanporaketa jokatuko da Santio

Erreka auzoko Ashé –orain arte Sega– jatetxean.

Urriaren 20an izango da kanporaketa, arratsaldeko 17:00etan hasita

Datorren igandean, urriaren 20an, arratsaldeko 17:00etan hasita, Espainiko dardo-jaurtitzaileen txapelketako finalera sailkatzeko kanporaketa jokatuko da Santio Erreka auzoko Ashé –orain arte Sega– jatetxean.

Lehen mailako 8 taldek hartuko dute parte, bai Gipuzkoakoak eta baita Gipuzkoatik kanpokoak ere. Talde horien artean Zarauzko Kezka egongo da, Aner Uranga dardo-jaurtitzaile oriotarra tartean dela. Joko formatua Cricketa izango da eta partida bakoitza 6 tantotara jokatuko dute.

Zortzi talde horietatik lehen biek lortuko dute finalerako txartela azaroaren 1etik 3ra Altean –Alacant, Herrialde Katalanak– jokatuko den txapelketarako.

Bestetik, aurreko astean, bigarren mailan, zilarrezko domina eskuratu ondoren, Orioko Tragoxka tabernako taldeak Espainiako txapelketarako txartela lortu zuen. Gipuzkoako dardo txapelketen antolakuntzako Joseba Unanueren hitzetan, aukera ezin hobea da jendearentzat mundu hau pixka bat barrutik ikusteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide