Elkartasun Asteko egitaraua

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2013ko urriaren 16a

Urriak 17, osteguna. Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna
  • 20:00. Film laburren emanaldia, Modelo aretoan. Ondoren solasaldia izango da Anjel Lertxundik gidatuta.
Urriak 18, ostirala
  • 20:00. Garapenerako hezkuntzaren inguruko saioa, Alboan fundazioko Ani Urretabizkaiaren eskutik, Antoniano aretoan.
Urriak 19, larunbata
  • 10:00. Lege Zaharren Enparantzan, janari bilketa Zarauzko asteroko banaketarako.
  • 17:00. Musika Plazan, gaztetxoentzat jarduerak: txapa tailerra, aurpegia margotzeko gunea, birzkilapen tailerra eta buruhandiak. Janaria biltzen jarraituko dute era berean.Bestalde, astean zehar Eneko Solaberrieta zarauztarrak Mozambikeko umezurztegi batean egindako bideoak erakutsiko ditu herriko ikastetxetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide