Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean eta larunbatean (urriak 18 eta 19) Zestoako Gaztelekukoek egoera onean dauden arropa eta oinetakoak jasoko dituzte, ondoren herriko hainbat familitan banatzeko. Arropa eta oinetakoen bilketa ostiralean 17:00etatik 19:00etara bitartean Zestoako udaletxearen azpian egingo dute eta larunbatean, 17:00etatik 19:00etara, Gaztelekuan.