Larunbateko Legazpiko kanporaketan eskualdeko lau bertsolari ariko dira

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko urriaren 16a

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa 17:30ean, Urbeltz pilotalekuan jokatuko dute. Eskualdetik bertan ariko dira lehian Ainhoa Agirreazaldegi (Zarautz), Inigo Mantzizidor Mantxi (Zarautz), Jokin Uranga (Azpeitia) eta Beñat Lizaso (Azpeitia). Felix Zubiak laugarren egin du Asteburuan  hirugarren kanporaketa jokatu zuten Hendaian (Lapurdi), eta Felix Zubia zarauztarrak parte hartu zuen bertan beste bost parte-hartzailerekin batera. Julio Soto nagusitu zen norgehiagokan, eta, hala, zuzenean sailkatu zen azaroaren 9ko finalaurrekoetarako. Gernika-Lumon (Bizkaia) jokatuko da saio hori. Felix Zubia zarauztarra, berriz, laugarren postuan sailkatu zen Hendaian, 610 punturekin. Bertsolzale Elkarteak jakinarazi duenez, orain arteko saiorik jendetsuena izan zen Hendaiakoa; 1.070 lagun bildu ziren Beltzenia ezker paretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide