Autobus zerbitzua hobetu nahian, bilera irekia antolatu du Aldundiak

Karkara.eus 2013ko urriaren 14a

Urriaren 16an, asteazkenarekin egingo da bilera Orioko Kultur Etxean

Autobusen zerbitzua hobetu nahi dute Gipuzkoako Foru Aldundikoek. Hori dela eta, herriz herri hainbat bilera egiten ari dira, herritarren iritziak eta ekarpenak jaso nahian. 

A...

Asmo horrekin galdetegi batzuk ere jarri ditu Aldundiak herritarren eskura, eta parte hartu nahi dutenek galdetegia bete eta behar den tokian utzi behar dira. Orion, esaterako, Kultur Etxean eta Kiroldegian jaso edo utzi daitezke galdetegiak.Galdetegia betetzen duten herritarren artean Mugi/Lurraldebus txartelak kargatzeko bonoak zozkatuko dira, 20 eurokoak.

Oriori eta Aiari dagokionez, Oriorako antolatu du bilera Gipuzkoako Foru Aldundiak. Irekia eta parte hartzailea izatea da Aldundikoen asmo, eta datorren asteazkenean, urriaren 16an,  Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan hasita izango da.

Autobus zerbitzua hobetzeko prozesuari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, hemen klikatuta nahikoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide