Aiako Udal brigadarako peoi lanpostua eskaini dute

Karkara.eus 2013ko urriaren 15a

Interesatuek urriaren 24a baino lehen eman beharko dute izena

Aiako Udalak bere brigadarako peoi bat behar du eta lehiaketa publiko bidez aukeratuko dute. Lanpostuak bost hilabeteko iraupena izango du, 2013ko azaroaren 4tik 2014ko apirilaren 4ra.

Lau...

Lau baldintza bete beharko dituzte lanpostua nahi dutenek: 18 urte beteta izatea, urriaren 14an langabezian egotea, B1 gidabaimena izatea eta 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen Aian erroldatuta egotea.

Baldintzak betetzen dituzten interesatuek, urriaren 24a baino lehen eman beharko dute izena Aiako udaletxeko bulegoetan.

Informazio gehiago behar izanez gero, 943 131 144 zenbakira deitu beharko da. Esteka honetan klik eginda, berriz, iragarkia deskargatu daiteke, lanposturako erabiliko den puntuazio sistema eta guzti.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide