Geroz eta jende gehiagok egiten duen kirola da padela. Jokatzen jakin gabe lehendabiziko egunetik ondo pasa daitekeen kirola baita. Lagunartean aritzeko primerakoa.
Orain, ordea, pauso bat harago eraman du Guillermo De La Calle padel monitoreak. Orioko lehendabiziko padel rankinga antolatu du Karela kiroldegiaren laguntzarekin.
Hala, bakoitzak bere mailako bikoteen aurka liga moduko bat jokatzeko aukera izango dute izena eman duten 46 bikotek. Urriaren 10ean eman zitzaion hasiera txapelketari eta ekainera arte luzatuko da.
Batzuk oso serio jokatuko dute, eta beste batzuk jende berria ezagutzeko aukera eta une atseginak pasatzeko aukera izango dute, kontatu du De La Callek.
Bukaeran, rankingeko lehen 8 bikoteek, elkarren kontra play-off moduko bat jokatuko dute 2013-2014 denboraldiko irabazleak zein izango diren zehazteko.