"Baga, biga, higa" hitzaldi musikatua izango da urriaren 17an

Karkara.eus 2013ko urriaren 15a

Orioko Kultur Etxean arituko dira solasean Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez

Ostegun honetarako, urriaren 17rako, Baga, biga, higa hitzaldi musikatua

antolatu du Orioko Udalak Mikel Markez eta Eñaut Elorrietarekin. Saioa iluntzeko 19:00etan hasiko da eta Kultur

Etxean egingo dute.

Euskaraz bizi-bizi kanpainaren baitan egingo da emanaldia eta euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena izango da gaia. Euskal

musikagintzaren mundua barrutik ezagutzen eta bizitzen dute Markezek eta Elorrietak.

Bost ataletan banatu dute euskal musikaren historia:

- 60ko hamarkadara artekoa
- 60ko eta 70eko hamarkadak
- 80ko hamarkada
- 90eko hamarkada
- 2000. urtetik gaur egunera artekoa

Bestetik,

hamarkaden arteko lotura egiteko musika euskarriak erabili

dituzte. Garai bakoitzean erabili den euskarriak informazio asko ematen

du aro bakoitzari buruz.

Saioa doakoa izango da.

Orioko Kultur Etxean arituko dira solasean Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez

Ostegun honetarako, urriaren 17rako, Baga, biga, higa hitzaldi musikatua antolatu du Orioko Udalak Mikel Markez eta Eñaut Elorrietarekin. Saioa iluntzeko 19:00etan hasiko da eta Kultur Etxean egingo dute.

Euskaraz bizi-bizi kanpainaren baitan egingo da emanaldia eta euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena izango da gaia. Euskal musikagintzaren mundua barrutik ezagutzen eta bizitzen dute Markezek eta Elorrietak.

Bost ataletan banatu dute euskal musikaren historia:

- 60ko hamarkadara artekoa
- 60ko eta 70eko hamarkadak
- 80ko hamarkada
- 90eko hamarkada
- 2000. urtetik gaur egunera artekoa

Bestetik, hamarkaden arteko lotura egiteko musika euskarriak erabili dituzte. Garai bakoitzean erabili den euskarriak informazio asko ematen du aro bakoitzari buruz.

Saioa doakoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide