Joan den ostegunean, urriak 10, egurraren sektorean aritzen diren eskualdeko hainbat enpresak topaketak egin zituen Tecnaliaren egoitzan. Iraurgi Berritzenek sustatuta, eta KIDEtuz proiektuaren baitan, hiru eskualdetako (Urola Garaia, Urola Erdia eta Urola Kosta) enpresek hartu zuten parte, egurraren sektorearentzat aukera berriak aztertzeko.