Urtez urte Orioko Frontenis Txapelketa indarra hartuz joan da. Aurten beste urtetan baino beranduxeago abiatuko dute, urriaren 24an hain zuzen ere eta lehengo urtetan baino motzagoa izango da. «Bikote askok izena ematen badute, hasierako jardunaldiak kanporaketa modura jokatuko ditugu» azaldu dute antolatzaileek. Partidak ostiral arratsaldetan jokatuko dituzte, 18:00etatik aurrera Orioko pilotalekuan. Hasiera batean, parte-hartzaileek partidak ezingo dituzte egunez eta orduz aldatu, nahasketarik izan ez dadin.
Bestalde, partiduko epaile lanak egitea txapelketako bikoteen esku geratuko da. «Bigarren partiduko jokalariek lehenengo partiduan epaile lanak egin beharko dituzte. Bikoteko bat epaile lanetan jardungo da eta besteak markagailuaren ardura izango du. Azken partiduko epaile lanez antolatzaileak arduratuko gara».
Izena emateko epea irekita
2013ko Frontenis Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek ostiralera arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako aukera izango dute Karela Kiroldegian bertan; izen-abizenak, NAN-aren fotokopia, emaila eta telefono zenbakia aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek izena ematerakoan, baita bikoteko 15 euro ordaindu ere.
Izena emateko beste bidea 618952844 telefono zenbakira whatsap bidez idaztea da. Kasu horretan txapelketaren lehen egunean ordaindu beharko dituzte parte-hartzaileek 15 euroak.