Estrasburgok astelehenean emango du 'Parot doktrinaren' inguruko epaia

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 14a

Espainiako Gobernuko iturriek adierazi dute Europako Giza Eskubideen Auzitegiak urriaren 21ean jakinaraziko duela doktrinari buruzko ebazpena. 11:30ean jakinaraziko dute erabakia. Hala jakinarazi du Berria.info-k. 71 presok dute ezarria 192/2006 doktrina. Berez, Ines del Rio presoaren auzia du aztergai epaitegiak, baina doktrina osoa jarriko luke auzitan ebazpenak. Egoera horretan aurkitzen da Maritxu Uzkudun Errezilgo presoa. 2009ko abuztuaren 27an irten behar zuen espetxetik, zigor osoa beteta, baina errezildarrari espetxealdia 30 urtera luzatu zioten, 2021eko otsailaren 5era arte. Juan Karlos Arruti Aizpitarte Paterra azpeitiarrak, berriz, 2009ko martxoaren 5ean gelditu behar zuen libre, baina doktrina ezarrita beste hamar urtez luzatu zioten kartzela zigorra, 2019ra arte.   Parot doktrinari buruz irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide