Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko Iñurritza erretiratu eta pentsiodunen elkarteak hainbat ekimen antolatu du datozen egunetarako. Urriaren 24ean, esaterako, bazkideentzako hamaiketakoa egingo dute elkartean bertan, 11:00etatik aurrera. Interesa dutenek urriaren 21a baino lehen eman beharko dute izena. Bestalde, mus txapelketa azkarra jokatuko dute azaroaren 5ean (16:00) eta 8an (11:00). Bikote bakoitzak sei euro ordaindu beharko dituzte bertan parte hartzeko eta elkarteko iragarki taulan izenak idatzi, urriaren 31a baino lehenago. Joko arauak elkarteak berak zehaztuko ditu. Azaroaren 5ean egingo dute bikoteen zozeta, txapelketa hasi baino ordubete lehenago.
Irabazleek kiloko bi txuleta eta bi txanpain botila eskuratuko dituzte, bigarren sailkatzen direnek bi kilo sahiets eta bi botila ardo ondu eta hirugarrenek, berriz, bi untxi eta bi txakolin botila. Parte hartzen duten guztientzat hamaiketakoa izango da.