Garraioa hobetzeko bilera egingo dute ostegunean, Zarauzko Etxezabalan

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 14a

Gipuzkoako Foru Aldundiak herri arteko garraio publikoa herritarren beharretara hobeto egokitzeko prozesu bat abiatu du hainbat eskualdetan. Hala, garraio proiektua definitzeko, herrietan prozesu parte- hartzaileak jarri ditu martxan. Zarautzen ostegunean egingo dute bilera, 19:00etan Etxezabalako lehenengo solairuan. Pasa den astean, etxe guztietara eskuorri bat bidali zuten, bete eta herrian jarri diren postontzietan botatzeko (Portuetxen, Etxezabalan eta kiroldegian). Informazio gehiagorako edo galdetegia betetzeko http://www.garraioahobetzen.net/ bisita daiteke.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide