Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haren heriotzaren 10. urteurrenean omenaldia egingo diote Mario Onaindiari Zarautzen. Politikaria gogoratzeko mahai ingurua antolatu dute ostiralerako eta bertan hartuko dute parte Manu Gojenola idazleak, Andres Urruti euskaltzainak, Jose Maria Txiki Benegas abokatuak eta Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Epaitegi Goreneko presidenteak. Alberto Suriok jardungo du moderatzaile gisa. 19:30ean izango da Zazpi kultur aretoan.
Hurrengo egunean, hilaren 19an 13:00etan Mario Onaindia saria emango diote Agustin Ibarrola artistari. Bertan izango dira Felipe Juaristi eta Pello Salaburu.