Estatuko Aurrekontuan Balenciagarentzat 500.000 euroko partida jasotzea eskatuko du PSE-EEk

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 14a

Cristobal Balenciaga Museoaren aterak irekitzea horniketan 800 euro kostatzen da eguneko (Argazkia: Aiora Larrañaga/Hitza)   Cristobal Balenciaga Museoaren egoera ekonomikoak zeresana eman du azken hilabetetan eta fundazioa osatzen duten erakundeetako ordezkariak gaiarekin kezkatuta daude. Museoaren etorkizuna hizpide izan zuten duela hilabete eta bileran ahoz batez museoaren ordutegia egokitzea erabaki zuten Cristobal Balenciaga Museoko patronatukideek, baita egun museoak dituen arazo ekonomikoak konpontzeko museoari diru-laguntzak ematea ere. Ildo horretan, PSE-EEko diputatu Odon Elorzak Espainiako Estatuaren 2014ko Aurrekontu Orokorrari 21 zuzenketa egitea eskatuko dio PSOE-ri eta horien artean dago Cristobal Balenciaga Museoaren mantenu eta funtzionamendu gustuetarako 500.000 euroko partida. Elorzaren iritziz, "diru-laguntza ezinbestekoa da krisi garaian proiektua bideragarria izan dadin".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide