Zezen Beltz asteburua argazkitan

Nerea Uranga 2013ko urriaren 14a

Pasa den asteburuan Zezen Beltz asteburuarekin ekitaldi ugari izan da. Larunbatean entzierro txikia eta haurrentzako zezen txikiak eta poniak izan ziren eguerdian eta arratsaldean zezen-plazan zezen jolasak. Zezen-plazan 1.200 lagun bildu ziren Azpeitia, Azkoitia eta Hernaniko taldeen arteko jolasak ikustera; Azpeitikoak irabazi zuen. Bertan bildutako dirua, Azpeitiko gaixo eta elbarrien aisialdi taldeari eta DYAri emango diote Zezen Beltz elkartekoek. Atzo, igandea, arratsaldean zezen bolaztatuak izan ziren Artzubia kalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide