Zestoako herriak babesa agertu dio Mikel Arregi 'Ertxin'-i

Nerea Uranga 2013ko urriaren 14a

Zestoako Kiroldegia jendez bete zen joan den ostiral arratsaldean. Zestoako Libre ekimenak kiroldegia jendez betetzeko erronka bota eta lortu zuen. Ekitaldiarekin herri oso baten elkartasuna eta babesa jaso zuen Mikel Arregi Ertxin zestoarrak. Herriko tabernen kontrako auzian auzipetutakoetako bat da Arregi eta hauen kontrako epaiketa urriaren 17an, ostegunean, hasiko da Madrilen Espainiako Auzitegi Nazionalean. Dantzariek, bertsolariek, antzezleek, musikariek, idazleek eta herriko pilota elkartekoek osatu zuten Zestoako Libre ekimenaren ekitaldia. "Hunkitzen ez dena" izan arren, "hunkituta" zegoela azaldu zuen ekitaldiaren bukaeran Arregik eta joan den ostiralekoa bere gogoan gordeko duen bizitzako argazkietako bat izango dela esan zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide