Euskalduntze 0 mailako taldea indartu nahi du AEK euskaltegiak

Karkara.eus 2013ko urr. 14a, 10:18

Taldea bertan behera geratzeko arriskuan dago

Irailean egindako matrikulazio kanpainaren ondoren, euskara ikasi nahi dutenen bi talde sortu dira Orion: Bat, euskalduntze 0 mailakoa, eta bestea, alfabetatze-EGA mailakoa.

Euskalduntze 0 mailako da, hasi berrientzat, eta goizez aritzen dira eskoletan 10:00etatik 12:00etara. Alfabetatze-EGA mailako taldea, berriz, arratsaldez aritzen da, 18:30etik 20:30era.Bi taldeetako eskolak, bai goizekoak eta bai arratsaldekoak, Kultur Etxean ematen dira.

Goizeko taldea, ordea, bertan behera geratzeko arriskuan

dago, azken orduko huts egite batzuk izan direlako. Horren aurrean, AEK-ko arduradunek

deialdia egin dute, talde hori indartzeko eta martxan jarraitu ahal

izateko.

Gauzak horrela, parte hartzeko interesa dutenei jakinarazten zaie datorren

ostirala, urriaren 18a arteko, epea dutela izena emateko. Izen ematea, Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo, bestela, eskualdeko AEKren bulegora deituta –943 130 175– egin daiteke.

Taldea bertan behera geratzeko arriskuan dago

Irailean egindako matrikulazio kanpainaren ondoren, euskara ikasi nahi dutenen bi talde sortu dira Orion: Bat, euskalduntze 0 mailakoa, eta bestea, alfabetatze-EGA mailakoa.

Euskalduntze 0 mailako da, hasi berrientzat, eta goizez aritzen dira eskoletan 10:00etatik 12:00etara. Alfabetatze-EGA mailako taldea, berriz, arratsaldez aritzen da, 18:30etik 20:30era.Bi taldeetako eskolak, bai goizekoak eta bai arratsaldekoak, Kultur Etxean ematen dira.

Goizeko taldea, ordea, bertan behera geratzeko arriskuan dago, azken orduko huts egite batzuk izan direlako. Horren aurrean, AEK-ko arduradunek deialdia egin dute, talde hori indartzeko eta martxan jarraitu ahal izateko.

Gauzak horrela, parte hartzeko interesa dutenei jakinarazten zaie datorren ostirala, urriaren 18a arteko, epea dutela izena emateko. Izen ematea, Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo, bestela, eskualdeko AEKren bulegora deituta –943 130 175– egin daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide