Motorrek errepidea hartu dute

Aritz Mutiozabal 2013ko urriaren 12a

http://youtu.be/QGYAsTf_WZ4 Gipuzkoako VOCS Vulcan Owners Club Spain elkartearen V. urtemuga ospatze aldera, estatu guztitik etorritako ehun motorzale inguru bildu da Zarautzen. Atzo hasi eta bihar bukatuko den topaketa antolatu badute ere, hitzordu nagusia gaurkoa dute. Goizeko 10:00ak aldera abiatu dira Hotel Zarauztik, larruzko jantziak soinean eta elkartearen partxea bularrean edo bizkarrean, motorraren burrunbada lagun. Eskualdean itzuli labur bat egin ondoren, Donostia alderantz joko dute. Hernaniko sagardotegi batean egingo dute bazkari legea, eta arratsaldean Zarautzera itzuliko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide