"Orio lagunkoia" proiektuari buruzko informazioa emango dute bihar Goiko Kalen

Karkara.eus 2013ko urriaren 11

Jaurlaritzarekin batera egindako ekimenaren helburua zahartzaro osasuntsua, parte-hartzailea eta aktiboa bultzatzea da

Orio lagunkoia programa jarri du martxan Orioko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Euskadi lagunkoia proiektuaren barruan.

Proiektu hori, ...

Proiektu hori, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako ekimena da eta herritarren parte hartzea bultzatuz zahartzaroaren aldeko mugimendua sortzea da bere helburua. Hala, proiektu honen bidez zahartzaro osasuntsuaren, parte-hartzailearen eta aktiboaren aldeko mugimendua sustatu nahi dute Eusko Jaurlaritzak eta Orioko Udalak.

Ekimena ezagutzera emateko, Goiko Kalen informazio mahaia jarriko dute larunbatean, urriaren 12a, 09:30etik 14:00etara, hango festetako azoka aprobetxatuz. Mahaian proiektuaren inguruko informazioa emateaz gainera, herritarren iritzia ere jasoko da.

Informazio gehiago eskuratzeko, www.euskadilagunkoia.net web orrialdea, 943 22 41 46 telefono zenbakia eta info@euskadilagunkoia.net helbide elektronikoa jarri dituzte herritarren eskura.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide