Urriaren 20rako Urretxura irteera antolatu dute Aian

Karkara.eus 2013ko urriaren 11

Aiako Kirol Elkartearen eta Lardizabal Eskolako guraso elkartearen ekimenez egingo dute txangoa

Datorren iganderako, urriaren 20rako, Urretxura irteera antolatu dute Aiako Kirol Elkarteak eta Lardizabal Eskolako guraso elkarteak. Goizeko 08:30ean abi...

Aiako Kirol Elkartearen eta Lardizabal Eskolako guraso elkartearen ekimenez egingo dute txangoa

Datorren iganderako, urriaren 20rako, Urretxura irteera antolatu dute Aiako Kirol Elkarteak eta Lardizabal Eskolako guraso elkarteak. Goizeko 08:30ean abiatuko dira Aiako aparkalekutik.

Txangoan Urretxura joango badira ere, handik bizikletaz Azpeitira batzuk eta oinez Azkoitira besteak ibilaldia egingo dute hiru herriak lotzen dituen bidegorritik. Antolatzaileen hitzetan egin erraza da bidea, bizikletan 18 kilometro dira eta Oinez 13,5 kilometro, guztiak gainbehera. 

Izena aurretik eman beharko da, urriaren 18rako, Iturriozena tabernan eta 3 euro ordaindu beharko da. Bederatzi urtetik beherakoek arduradun batekin joan beharko dute. Bizikletaz ibili behar dutenek, berriz, kaskoa derrigorrezkoa izango dute.

Aldatzeko arropa, ogitartekoren bat eta linterna edo frontala eramatea gomendatzen dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide