Orioko Curriculuma Sortzen taldeak bilera irekirako deia luzatu die herritarrei

Karkara.eus 2013ko urriaren 11

Hasi berri duten informazio-bilketa fasean, herritarrekin talde eragilea indartu nahian dabiltza

Lehengo udaberriko Orio3ten HSN.2 hezkuntza jardunaldietan izandako babes eta atxikimenduak lagunduta, Orioko Curriculuma Sortzen elkarteak proiektuko da...

Hasi berri duten informazio-bilketa fasean, herritarrekin talde eragilea indartu nahian dabiltza

Lehengo udaberriko Orio3ten HSN.2 hezkuntza jardunaldietan izandako babes eta atxikimenduak lagunduta, Orioko Curriculuma Sortzen elkarteak proiektuko datu-bilketa faseari ekin dio.

Curriculuma lantzen ari diren taldekoek azaldu digutenez, herritarren partaidetzan du arnasa gure proiektuak, eta martxan jarri dugun informazio bilketa lanean, talde-eragilea indartu nahian gabiltza proiektuak ahalik ekarpen gehien izan ditzan. Besteak beste, oinarrizkotzat jo dute herriko hezkuntza eragile guztien ordezkaritza eta inplikazioa: proiektuan interesa duen norbanako ororentzat ere bada gure gonbita, jakina.

Bilera datorren asteartean, urriaren 15a, izango da, arratsaldeko seiak eta erdietan udaletxeko bilera-gelan.

Informazio gehiago nahi duenak, eskuragarri du www.orio3ten.org helbidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide