Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Udalak, Urola Erdiko mankomunitatearen bidez, birziklapen etxola jarri du kiroldegi atzean. Udalak adierazi duenez, "garbigune txiki bat" izango da, herritarrek behar ez dituzten gauzak utz ditzaten; hala nola, aparatu elektroniko txikiak, autoen bateriak, disko, dvd, kasetak, merkuriozko termometroak, pilak, erradiografiak, aerosolak... bilduko dituzte han.
Orain arte hilean behin jasotzen zituzten halako materialak Zestoan, eta azpiegitura berriaren bidez herritarrek nahi dutenean egiteko aukera izango dute: "Birziklapena eta berrerabilpena sustatzeko erraztasunak jarri nahi dizkiegu herritarrei. Halako materialak zabor ontzietara ez botatzea da gure helburua", adierazi du udalak. Etxola zabalik egongo da une oro; hamalau buzoi ditu etxolak, bakoitzera material jakin bat bota dezaten.
Udala gaur da etxez-etxe birziklapen etxolaren inguruko informazioa banatzekoa.