Asteartean sexuari buruzko zalantzak argitu ahalko dira Zarauzko aholkularitza zerbitzuan

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 10a

Asteartean, hilaren 15ean jendeak sexuari lotutako zalantzak argitu ahalko ditu Zarautzen, Sexu Aholkularitza Zerbitzuan. Interesa dutenek goizez zein arratsaldez bertaratu ahalko dute Zuberoa kaleko 22. zenbakira, 11:00-13:00 eta 18:00-20:00 bitartean. Bertara agertu ezin dutenek emailez (sexuaholkularitza@gmail.com) edota tuenti, facebook zein twitter bidez egin ahalko dituzte galderak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide