Atera trapuak Goiko Kalen!

Karkara.eus 2013ko urriaren 10a

Urriaren 11tik 13ra festa izango da nagusi Pilliku inguruan

Bihar, urriaren 11a, ostiralarekin, hasiko dira 2013ko Goiko Kaleko festak. Aurten ere lan handia egin dute festa batzordekoek eta egitarau txukuna osatu dute guztion gozamenerako. Hamasei ekitaldi izango dira 48 ordu baino gutxiagoan. 

Arratsaldeko 17:30ean ekingo diote jaiari, buruhandiekin. Txikienentzako aukera zabala izango da asteburuan. Ostiralean buruhandiez gainera, Eriz magoaren emanaldia izango da, eta, larunbatean, krono-igoera mantsoa, zinta karrera, aurpegi margotzea eta ipuin kontaketa.
Musika eskaintza ere zabala izango da.

Festen hasiera ematen dion kantuaren atzetik, Ekin talde oriotarraren kontzertua izango da. Larunbaterako, berriz, La jodedera taldea izango da kubatar doinuekin. Festak ere kantari bukatuko dituzte, igande eguerdiko kantu-jirarekin.

Hemen duzue egitarau osoa:

Urriak 11, ostirala

17:30ean: Buruhandiak
18:30ean: Eriz magoa
19:30ean: Pintxo-txikiteoa
20:00etan: Atera trapuak festen hasierako ekitaldia eta Ekin taldearen kontzertua
22:00etan: Bingo azkarra Goiko Kaleko tabernan
22:30ean: Orioko Mus Txapelketa. Izen ematea 22:00etan, Aldapan

Urriak 12, larunbata

10:00etan: Barazki, jantzi, pitxi eta bestelako gauzen azoka
16:00etan: Haur eta gazteen krono-igoera mantsoa eta Zinta karrera eta aurpegi margotzea
17:30ean: Ipuin kontaketa haurrentzat Ibai Esoainen eskutik
Jarraian: Txokolate-jana
Ondoren: Toka txapelketa
19:30ean: Pintxo-txikiteoa
20:30ean: La jodedera taldearen kontzertua

Urriak 13, igandea

11:00etan: Txistularien diana
12:00etan: Kantu-jira Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearekin
12:30ean: Patata tortilla lehiaketa –tortillak jasotzeko azken ordua–

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide