- Noiz. Eskola kirolarekin lotuta dago, eta eskola orduetatik kanpo egingo dute.
- Zenbat. 3 hilabeteko iraupena izango du txanda bakoitzak, eta ikasturtean zehar egingo dute.
- Nola. Jolasak erabiliko dituzte, helburu honekin: kirolean oinarritutako jolasak lantzea, baloreak transmititzeko, harremanak lantzeko, lankidetzari eta elkarlanari garrantzia emateko. Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailako haurrei zuzendua da.
- Non. Ate irekiak egingo dituzte:
-Herri Eskolan, urriaren 10, 15 eta 17an. Julene Azpeitia eraikinean: 16:45-17:30 (LH 1 eta 2)/17:30-18:30 (LH 3 eta 4).
-Maria eta Jose ikastetxean, urriaren 10, 15 eta 17an. 17:15-18:00 (LH 1 eta 2)/ 18:00-19:00 (LH 3 eta 4). Gurasoen bilera, urriaren 16an. Ate irekietara joateko ez dago izena eman beharrik. .