Txahala burduntzian egingo dute Vista Alegren hilaren 19an

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 9a

Vista Alegre auzo elkarteak antolatuta, txahala burduntzian eskainiko dute hilaren 19an. Txahala dastatu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez, auzo elkartean bertan. 70 bat lagunentzat egingo dute. 25 euro kostako du, eta txahala nahi adina jan ahal izango da. Haurrentzat menua ere prestatuko dute, lau euroan. Bazkalostean txiste kontalaria izango da eta haurrentzat zezen txikiak ekarriko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide