Txapelketako parte hartzaileak, gaur
(Hitza)
Asteroko azokarekin batera, Ordizian XXVI. Txapeldun gazta lehiaketa jokatu dute gaur goizean; azken hamar urteetan Ordiziako gazta txapelketa irabazi duten hamar saridunen artean egin ohi dute lehiaketa, eta Angel Errasti azpeitiarrak zortzigarren egin du. Azpeitiko Ardi Gazta Kooperatibako Errastik 2004. urtean irabazi zuen txapelketa entzutetsua. Gaurko proban aurtengo edizioko irabazlea izan da garaile; 8,53 puntukin, Ricardo Remirok Urrezko Gazta ere lortu du, 8,5 puntu gainditu ostean.
http://youtu.be/ns5Azgr5mjA