Aiako Harrira irteera antolatu du Zarauzko Iñurritza elkarteak hilaren 17rako

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 9a

Iñurritza Zarauzko erretiratu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, Aiako Harriara irteera egingo dute zarauztarrek hilaren 17an, datorren ostegunean. Iñurritzatik irtengo dira 09:00etan eta hiru orduko ibilbidea egingo dute oinez parte-hartzaileek, Ingelesaren gaztelutik Pikoketara. Hamaiketakoa elkartearen kontu izango da eta bazkaria Pikoketa bertan. Arratsaldean, Oiartzunera joango dira. 18 euro kostako du irteerak. Interesa dutenek gaur, bihar eta etzi zein hilaren 14an eman ahalko dute izena, elkartaen bertan 17:30etik 19:30era. Ordainketa izena ematerakoan egin beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide