http://vimeo.com/72154148
Udan Europan zehar eginiko biraren ostean, etxean jotzeko garaia iritsi da Occhi di farfalla talde zarauztarrarentzat. Hala, zenbait kontzertu eskainiko ditu bikoteak Euskal Herrian: ostiralean 23:00etan Eibarko Karrika tabernan, azaroaren 8an Balmasedako herriko tabernan 22:30ean eta azaroaren 15ean Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan, ordu berean. Hain zuzen, diskoaren aurkezpen ofiziala egingo dute herrian egun horretan. Lehen diskoa Suitza, Alemania, Txekia, Eslovenia eta italian zehar aurkeztu dute aurrez uztaila eta abuztuan.
Ostiral honetan, eguerdian, Radio Euskadiko
Boulevard irratsaioan elkarrizketatuko dituztela jakinarazi dute, eta abestiren bat zuzenean ere joko dutela. Diskoa, elastikoa eta taldearen materiala kontzertuetan eskuragarri izango da. Nahi duenak, internet bidez ere eskuratu ahalko du,
http://occhidifarfalla.bandcamp.com/merch atarian.
Hodei Esteban eta Miren Aranguren, Occhi di farfalla taldeko musikariak. Amaia Ventas