Maskoten gaineko hitzaldia izango da urriaren 10ean

Karkara.eus 2013ko urriaren 8a

Jon Ander Imaz albaitaria izango da hizlaria

Orioko Udalak eta Katu Horia albaitaritza klinikak antolatuta, maskoten gaineko hitzaldia izango da datorren urriaren 10ean, ostegunarekin, arratsaldeko 19:00etan, Orioko Kultur Etxean.

Bi gai izango dira hitzaldiaren ardatz. Bata galdera moduan planteatu dute: zergatik jaso behar ditugu gure txakurraren gorozkiak? Bigarren gaia, berriz, kanpoko eta barruko parasitoen kutsatzea izango da.

Jon Ander Imaz Legarra albaitaria izango da hizlaria, Bayer enpresa

farmazeutikokoa. Hizlaria pertsonak kutsatzeko posibilitatea duten eta

txakurrengan ohikoenak diren gaixotasun parasitarioei buruz jardungo da –zoonosia–. Baita gaixotasun horiei dagokien prebentzio-praktika

eta praktika sendagarriei buruz ere.

Hitzaldia iragartzeko kartelak dion bezala, eman zure maskotari zurekin harro sentitzeko arrazoia. Jaso bere gorozkiak kaleetan, plazetan eta lorategietan.

Jon Ander Imaz albaitaria izango da hizlaria

Orioko Udalak eta Katu Horia albaitaritza klinikak antolatuta, maskoten gaineko hitzaldia izango da datorren urriaren 10ean, ostegunarekin, arratsaldeko 19:00etan, Orioko Kultur Etxean.

Bi gai izango dira hitzaldiaren ardatz. Bata galdera moduan planteatu dute: zergatik jaso behar ditugu gure txakurraren gorozkiak? Bigarren gaia, berriz, kanpoko eta barruko parasitoen kutsatzea izango da.

Jon Ander Imaz Legarra albaitaria izango da hizlaria, Bayer enpresa farmazeutikokoa. Hizlaria pertsonak kutsatzeko posibilitatea duten eta txakurrengan ohikoenak diren gaixotasun parasitarioei buruz jardungo da –zoonosia–. Baita gaixotasun horiei dagokien prebentzio-praktika eta praktika sendagarriei buruz ere.

Hitzaldia iragartzeko kartelak dion bezala, eman zure maskotari zurekin harro sentitzeko arrazoia. Jaso bere gorozkiak kaleetan, plazetan eta lorategietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide