Zapatuan, eguraldi txarra egin bazuen ere, jende ugari izan zen toreatzaile ikasketa praktikoak ikusten, zezen-plazan. 840 lagun baino gehiago izan ziren bertan, hiru toreatzaile gazteak (Joanes Balentziaga Baroie eta Iban Arregi Tapita azkoitiarrak, eta Juan Jose El Luri San Adriangoa), Francisco Marco Lizarrako toreatzailea eta Asier Etxaniz Kinttela azpeitiar banderilleroa erakusle zituztela, Berrosueta baserriko bost zezenekin nola aritzen ziren ikusten.