Elkarretaratzea egun dute dozenaka lagunek Azpeitian
(Ane Olaizola)
Erretiratuek hitzordu garrantzitsua dute gaur Azpeitian, lehenengo aldiz bailara mailako jubilatuen eguna ospatzen ari batirelako. Dozenaka lagun elkartu dira Azpeitian, eta egun osoan zehar festa giroan ospatuko dute beren eguna; protestarako tartea ere hartu dute, ordea, eta eguerdian elkarretaratzea egin dute Pentsioen Legea eta osasun zerbitzuetan ezarritako murrizketak salatzeko.