Azkoitian
Ingurumen Hamabostaldian murgilduta dabiltza. Gaur askotariko ekimenak ari dira egiten, eta goizean herritarrek plaza bete dute; umeek bizikleta martxa egin dute herrian zehar, eta amaitutakoan jolasean aritu dira plazan. Arkupetan egiten ari diren bigarren eskuko azokak, berriz, ikusmin handia sortu du. Era berean, Zuhaitzak bizirik ekimenaren nondik norakoak azaltzeko aurkezpena egin dute.