Ofizial-igeltsero eta peoi bana kontratatu nahi ditu Orioko Udalak

Karkara.eus 2013ko urriaren 4a

Interesatuek urriaren 10a baino lehen eman beharko dute izena

Orioko Udalak beste bi lanpostu sortzeko intentzioa du: ofizial-igeltsero bat eta peoi bat kontratatu nahi ditu. Lan-kontratua aldi baterako izango da, 5

hilabeterako, eta horretarako Gip...

Interesatuek urriaren 10a baino lehen eman beharko dute izena

Orioko Udalak beste bi lanpostu sortzeko intentzioa du: ofizial-igeltsero bat eta peoi bat kontratatu nahi ditu. Lan-kontratua aldi baterako izango da, 5 hilabeterako, eta horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru-laguntza baliatuko du Udalak.

Langile horiek aukeratzeko prozedura Lanbide erakundearen bitartez egingo du Udalak eta, beraz, ezinbestekoa da lan horietako bat eskuratzeko interesa dutenak Lanbiden izena emanda egotea. Dena dela, baldintzak betetzen dituzten eta Lanbiden izena emanda ez dauden oriotarrek urriaren 10era arteko epea izango dute Lanbiden izena emateko.

Lanbidek Orioko Udalari baldintzak betetzen dituztenenen zerrenda helaraziko dio. Zerrenda hori aztertu eta altuena duten hiru elkarrizketatuko ditu Udalak, azken erabakia hartu aurretik.

Deialdiari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, klikatu hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide