EAJ ez da joango gaur Orioko Udalak egingo duen ezohiko plenora

Karkara.eus 2013ko urriaren 4a

Gai bakarra dago zerrendan, Herriraren aurkako operazioaren gaineko mozioa

Gaur, urriaren 4a, ezohiko udalbatzarra egingo du Orioko Udalak, iluntzeko 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Gai bakarra dago zerrendan: Onartzea, egoki bada, Bildu u...

Gai bakarra dago zerrendan, Herriraren aurkako operazioaren gaineko mozioa

Gaur, urriaren 4a, ezohiko udalbatzarra egingo du Orioko Udalak, iluntzeko 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Gai bakarra dago zerrendan: Onartzea, egoki bada, Bildu udal talde politikoak aurkeztutako mozioa, Herrira elkartearen kontra egin den operazio polizialari eta atxiloketei buruz.

Diario Vasco egunkariaren bidez jakin dugunez, EAJ ez da gaurko bilkuran izango, Bilduk Orioko Udalean duen aktibitate ezaz gogaituta. Jeltzaleek Diario Vascori esandakoaren arabera, Herriraren gaia baino garrantzitsuagoak direnak badira oriotarrentzat eta horien gainean ez dakigu ezer.

EAJkoak kexu azaldu dira azken 7 hilabeteetan ohiko udalbatzarrik egin ez delako Orion. Ez dugu ulertzen nola den posible Juan Priederen hilketaren hamargarren urteurrena gogoratzeko udalbatzarra hilabete eta erdi atzeratu zen Bilduk hala nahi izanda, eta, orain, Oriotik kanpora gertatu den zerbaiten ondorioz, Herrirako kideen atxiloketa kasu, segituan egin den ezohiko bilkura baten deialdia, esan dute jeltzaleek Diario Vascon.

Hori dela eta, beren ondoeza agertzeko, gaur arratsaldean egingo den udalbatzarrera ez joateko erabakia hartu du Orioko EAJ udal talde politikoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide