Bi futbol partida izango dira Mendibeltzen larunbat arratsaldean

Karkara.eus 2013ko urriaren 4a

Ohorezko Mailako jubenilek kanpoan izango dute beren partida

Bihar, larunbata, urriaren 5a, futbol partidak izango dira arratsaldez Mendibeltz futbol zelaian. Bi partida jokatuko dituzte: kadeteek bata eta seniorrek bestea.

Kadeteak izango dira lehendabizi jokatuko dutenak. Ondarroako Aurrera taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak Orioko mutilek, 15:30ean hasiko den norgehiagokan.

Atzetik, berriz, seniorren Gorengoen Mailako gizonezkoak arituko dira. Etxeko bigarren partida izango du Josu Solaberrietak gidatzen duen taldeak eta Soraluzeren aurka neurtu beharko dituzte indarrak.

Bukatzeko, igande goizean Añorgan jokatuko dute Ohorezko Mailako jubenil mutilek, 11:30ean hasiko den partidan.

Plaieroak ere martxan
Igande honetan hasiko da Zarauzko 69. Hondartza Futbol txapelketa. Aurten, eskola kirolean bakarrik lehiatuko dira oriotarrak, izan ere, seniorretan, ez gizonezkoek ez neskek ez dute talderik osatu.

Dena dela, iaz oriotarrek izan zuten presentzia, eta orduko irudiekin bideo polita osatu dute zarauztarrek. Hemen uzten dizuegu zuen gozagarri:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide