Giza papilomari buruzko hitzaldia emango dute asteartean, Zarauzko kiroldegian

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 4a

Zer da giza papilomaren birusa? Zein erlazio du uteroko minbiziarekn? Zergatik bakunatzen dute nire alaba? Gizonezkoengan zein eragin du? Halakoak eta beste hainbat galdera erantzungo dituzte Ismael Alvarez ginekologoak eta Goio Garmendia urologoak asteartean. Zarauzko kiroldegian izango da hitzaldia, 18:30etik aurrera. Gurasoei zuzenduta egongo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide