Azpeitian Garagardo Azoka hasi da

Nerea Uranga 2013ko urriaren 4a

Azpeitiko Garagardo Azokak atzo arratsaldean zabaldu zituen ateak. Iraurgi Saskibaloi Elkarteak Jesus Ruiz de Argandoña Keuttin omenduz hasi du aurten garagardo festa. Omenaldian Xebastian Lizaso eta Jon Gurrutxaga bertsolariek abestu zuten. Atzo zabaldu eta beste lau egunez egongo da azoka zabalik, gaur eta bihar eta datorren asteburuan. Gaur, 20:00etan irekiko dituzte berriro azokako ateak, Iraurgi SBko talde denak aurkeztuz. Afalondoan, Down Town Trio taldearen kontzertua izango da Berdura plazan bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide