Benantxio Irureta zenari omenaldia egingo diote urriaren 12an Aizarnan, Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Aizarna Herri Elkarteak antolatu dute elkarlanean. Aizarnar mendizalea joan den
maiatzaren 11n hil zen Aneto (3.404 metro) mendian.
Urriaren 12rako antolatu duten omenaldiko
egitaraua honakoa da:
-10:00etan, Azpeitiko plazatik irtenda mendi ibilaldia Aizarnara.
- 13:00etan, kalejira Aizarnako kaleetan zehar.
- 14:00etan, Aranburuk prestatutako mokadua.
- 16:30ean, Yalung Kang 88 emanaldiaren hasiera. Ondoren, triki-poteoa.
- 19:00etan, Azpeitira itzultzeko autobusak egongo dira.