Bideoa: Eneko Ibarguren 'Kurku'-ri ongietorria, Azpeitin

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 4a

http://youtu.be/24uzAR9idPQ Atzo 22:30a aldera iritsi zen Eneko Ibarguren Kurku Azpeitira. Orkatz kultur elkartearen atarian egin zioten ongi etorria herritarrek eta senitartekoek. Aurreskua egin zioten eta bertso batzuk bota. Ibarguren astelehenean atxilotu zuten guardia zibilek beste 17 lagunekin batera, Herrira mugimenduaren aurkako sarekadan. Atzo deklaratu zuten Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean, Madrilen. Horrek Kurku eta beste hamar lagun aske uzteko erabaki zuen, baina astero epaitegira joan beharko dute sinatzera. Horrez gain, pasaportea kendu diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide